XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3. GIDA.

ANIMALIAK BILTZEN.

IRTENALDIA.

Kanpora irtenaldi bat egingo duzu irakaslearekin eta bosnaka laguneko taldetan (laborategiko taldetan).

Irtenaldi honen helburua, zure ingurunean aurkitzen diren animalien mostrak aurkitu eta biltzea da.

Materiala: - Pikotxa.

- Atxur txikia.

- Kristalezko flaskoak, tapa txulodunekin (3 edo 4).

Norabideak: Talde bakoitzeko mostra bat edo bi biltzen saiatu behar duzu.

Ahal duzun animali mota desberdin gehienak biltzen saiatu behar duzu.

Animalia urtarrak, zein ur motatan aurkitzen dituzun, ur horretan jaso behar dituzu.

Lur azpian aurkitzen dituzun animaliak lurrarekin eduki behar dira.

4. GIDA.

ANIMALIAK SAILKATZEN.

EGINKIZUNAK.

Ariketa honen denboraldian ondoko pauso hauek eman behar dituzu koadernoan, kanpora egin duzun irtenaldian jasotako animalia bakoitzarekin: 1) Animaliaren izena: 2) Buruari buruzko oharrak (bururik baldin badute): - buruaren luzera.

- zenbat begi dituen.

- zenbat antena dituen.

- ahoa.

- beste ezaugarririk ere bai?.

3) Bularraldeari buruzko oharrak (bularrik baldin badute): - bularraldearen luzera.

- beste ezaugarririk ere bai?.